MUSIKA

Glaukomak bira abiatu du “Kalima” aurkezteko

Glaukomak Kalima izenburuko lan berria plazaratu du. Vol. 1 eta Vol. 2 diskoen ostean, gipuzkoarrak disko berria grabatu dute Bonberenean, Karlos Osinaga Txap teknikariaren gidaritzapean. Uztailean, hain justu, lan berri horren ONE, TWO izenburuko kantuaren klipa zabaldu zuten.

Taldearen lan helduena da, bai eta sendoena ere. Hitzen aldetik, gordinak dira, baina umorez eta ironiaz beteak. Diskoak rap estiloaren inguruan ardazten diren hamahiru kantu biltzen ditu, bestelako estiloei bizkarra eman gabe, reggae, funk, pop edo dancehall, besteak beste.

Horrekin batera, taldeak bira ondu du Kalima aurkezteko asmoz. Lehenengo bi kontzertuak etxean egin zituzten, Bonberenean, iragan astean.

Bira horren baitan egingo dituzten gainerako emanaldiak hauexek dira: urriaren 5ean, Arrasateko Gaztetxean; 7an, Bilboko Stage Live aretoan; 28an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan; azaroaren 4an, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean; 18an, Bartzelonako Apolo aretoan; eta, azkenik, 25ean, Ondarruko Beikozini aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button