ARTEA

“Oihartzunen geometria”

Carla Andrade (Vigo, 1983) artistak Oihartzunen geometria izeneko argazki eta bideo erakusketa paratu du Bilbaoarte zentroan, ekainaren 13ra arte. Proiektua hustasunaren irudikapenari buruzko gogoeta da, espazioan eta denboran.

Narratiboa ez den egitasmoa da, argazkiaren eta bideoaren bitartez gauzatua, eta hustasunaren irudikapenaren inguruko hausnarketa izan nahi du. Materiaren mugei buruzko ikerlana da; absentzia, ikusezintasun, ulertezintasun, misterio, eta abarri buruzkoa.

Hala, Oihartzunen geometria erakusketan presentziaren eta absentziaren arteko muturren arteko kontzientzia gertatzen da, hustasunari egindako argazkien bitartez. Objektuari irudia kentzen dio, eta formen eta koloreen konbinazioari lehentasuna ematen dio Andradrek.

Erakusketa bi zatitan banatzen da: bata, hustasunaren inguruko gogoeta, zeina kolore zurian sinbolizatzen den; eta bestean, berriz, hustasun hori beltzaren eta bestelako koloreen bidez irudikatzen da.

Bi zati horietan dauden argazki eta bideoak hainbat herrialdetan egin ditu artista galiziarrak: paisaia zuriak Islandian egin ditu, lainodun irudiak Gorbeian eta elurteak Nafarroako Pirinioetan. Paisaia koloretsuenak, berriz, Nepalen egin ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button