IKUS-ENTZUN

“Sua-Izotza” izenburuko zikloa abiatu dute Koldo Mitxelenan

Eguraldia sarritan filmetako oinarrizko elementu bihurtu ohi da, beste protagonista baten antzera. Bada, eguraldia ardatz hartura, Donostiako Koldo Mitxelena zentroak Sua-Izotza izeneko zikloa ondu du asteon. Egitaraua, hain zuzen, atzo hasi zen, A Streetcar Named Desire (1951, Eliza Kazan) film klasikoaren emanaldiarekin.

“Fonotekan programatuko dugun eguraldiaren zakartasuna erakusten duen zinea, bero-bero edo dardaraz jarriko gaituzten filmak: A Streetcar Named Desire, Fargo…”. Gaur, hain zuen, Cohen anaia estatubatuarrek zuzendutako Fargo (1996) pantailaratuko dute.

Bihar, Body Heat (1982, Lawrence Kasdan) ikusi ahalko da; etzi, Doctor Zhivago (1965, David Lean); etzidamu, The Long, Hot Summer (1958, Martin Ritt); eta, azkenik, larunbatean, The Shining (1980, Stanley Kubrick).

Informazio gehiago: kmk.gipuzkoakultura.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button