MUSIKA

Humus taldeak “Saurius” diskoa kaleratu du

Tolosako Humus laukoteak Saurius bere bosgarren lana plazaratu du Bonberenea Ekintzak zigilupean. 2013ko udaberrian Karlos Osinaga Txap teknikarekin Bonbereneako estudioan grabatutako zazpi kantu biltzen ditu.

Melodiekin jositako metal garaikidean bustitako doinu indartsuak grabatu dituzte tolosarrek. Mantxiren eta Lusimaren gitarrak eta Nataliaren ahotsa nabarmentzen dira gehienbat. Horiek guztiak, baina, Nataliaren baxuan eta Aritzen baterian irmo sustengatzen dira.

Promomusikak bidali duen oharrean jasotzen denez, “lan berrian, taldearen erritmoak sinpleagoak diren arren, sekulan baino indartsuagoak bilakatu dira; gitarraren marrazki eta melodiek protagonismo handia irabazi dute”.

Bestalde, Bonberena Ekintzak diskoetxeak laster Fiachras eta Sumision City Blues taldeek erdibana grabatutako EPa kaleratuko du. Fiachras talde gipuzkoarrek folk erritmoak bildu dituzte; Sumision City Blues arabarrek, halaber, country-folk kutsuko doinuak grabatu dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button