
Zarautzen egin ohi den dokumental musikalen inguruko jaialdiak 10 urte beteko du aurten. Ekimena ostiralean hasiko da , eta hilaren 23ra arte iraungo du. Hala, ostiralean, Jim Jarmusch zinegileak filmatutako The Stooges taldearen inguruko Gimme Danger filma proiektatuko da, Reyes Torío arituko da aurkezle, eta emanaldiaren ostean, Ainara Legardonek joko du. Musikari bizkaitarra disko berria prestatzen ari da.
Larunbatean, Azkena Rock Festival jaialdiari buruzko Rockanrollers filma emango dute. Emanaldian, filmaren zuzendari Juanma Bajo Ulloak parte hartuko du. Ondoko kontzertua, berriz, Luma taldearen eskutik etorriko da.
Ekainaren 9an, kontzertua izango da: Toy (Britainia Handia, psikodelia) eta Vulk (Bilbo, post-punk).
Ekainaren 16an, Elliot Smith musikari estatubatuarrari buruzko Heaven Adores You pantailaratuko dute. Jerry Corral kazetariak aurkeztuko emanaldia, eta gero, Rafael Berrio donostiarrak joko du.
Ekainaren 23an, british-pop estiloa izango da protagonista, ondoko filmak ikusi ahalko baitira: Pulp: A Film About Life, Death and Supermarkets eta Supersonic; azken hori Oasis taldeari buruzkoa. Filmok Alvaro Fierro kazetariak aurkeztuko ditu, eta gero Kokoshca talde nafarrak joko du.
Horretaz gainera, argazki erakusketa bat ere izango da. Zine-proiekzioak eta kontzertuak Modelo Zineman egingo dira. Informazio gehiago: rockumentalak.eus.