ESZENA

Pabilioi 6 aretoan izango da zer ikusi maiatzean

Bilboko Pabilioi 6 aretoak maiatzeko egitaraua iragarri du. Hala, zirkoa ardatz duten bi ikuskizun eta antzerki lan bat ikusi ahalko dira. Horiez gain, ikus-entzunezko lanak ere proiektatuko dituzte.

Hala, Rouge Élea Konpainia Biutz obra taularatuko du maiatzaren 4an, euskaraz, eta 5ean, gaztelaniaz. Ander Fernandez, Corine Cella, David Aguilar eta Pello Gutierrez aktoreek zirkua, bideoa eta musika uztartzen dituen lana antzeztuko dute.

Maiatzaren 11n, Malas Compañías konpainiak Orsai izenburuko zirku ikuskizuna aurkeztuko du. Zirkuko teknikak erabiltzen dituzte eguneroko objektuekin. Jolasa eta irudimena ezinbesteko elementuak dira adin guztietako publikoari zuzenduriko obra honetan.

Maiatzaren 18an, berriz, ikus-entzunezko bi lan proiektatuko dituzte: Unai Garatek zuzenduriko Aner film laburra eta Egoi Markaida zinegilearen Arditan dokumentala.

Azkenik, maiatzaren 26an eta 27an, Sarah Kanek idatzitako 4.48 Psicosis testua taularatuko du Teatro en Tránsito konpainiak. Obra Carlos Aladrok zuzendu du eta Beatriz Argüellok antzeztu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button