ESZENA

“Standby” batean bizi ote gara?

Bilboko Pabellon 6ko Gazte Konpainiak bere lehen produkzioa aurkeztuko du: En Standby. Sketche azkar eta kritika sozial dosiak dituen komedia hau sala berrian ikusi ahalko da ostegunetik igandera, urriaren 15ean hasita eta azaroaren 1era arte. Graciela Donizen, antzezle bilbotarraren zuzendaritzapean Sandra Tejero, Diana Irazabal, Sandra Martin, Kepa Alesso eta Unai Elizalde antzezleak arituko dira.

Lehen produkzio hori “konfinamendu, arintze prozesu eta normaltasun berriko iraunaldiko pieza” da,  konfinamendu garaian idatzia, eta sasoi herretako istorioak zabaldu  nahi ditu. “Irrealtasun jakin bat dago maskaraz beteriko paisaian, filmetako besarkadek eta musuek harritzen gaituzte, beste aro batean biziko bagina bezala, eta horrenbesteko ezjakintasun eta aldaketa bukaera gabeko standby batean biziarazten gaitu”.

Obra hori Mosaico/Mandala deituriko proiektu baten atal bat da, pandemiaren istorioez osaturikoa, non azaro bukaeran,Iñigo Cobok idatzi eta zuzendutako Todo saldra bien proiektua ere estreinatuko den.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button