IKUS-ENTZUN

“Shangaiko istorioak” proiektatuko du FASek

Bilboko FAS zineklubak Jia Zhang Ke zinegile txinatarrak zuzendutako I wish I knew (Shangaiko istorioak) dokumentala pantailaratuko du, gaur, maiatzak 20, El Carmen aretoan, 19:45ean. Horrekin batera, Asier Altuna zuzendariak iaz filmatutako Zela trovke film laburra aurkeztuko du, KORTeN!fas film laburren zinemaldiaren baitan.

Jia Zhang Ke txinatarraren lanak Shanghai hiriaren historia eta bere bilakaera jasotzen ditu. Zinegileak industrializazioaren prozesua jorratu du, batik bat; horretarako, benetako testigantzak bildu ditu, eta hiritarren narrazioen bitartez, Shangai hiriaren historia berreraikiko du.

Bestalde, Asier Altunaren Zela trovke lana, izenburuaren izen bera duen Eslovakiako kantu batetik abiatzen da, doinua Morittat izenez ezagutzen den generokoa da, eta krimen-istorioak jasotzen dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button