MUSIKA

Horisont eta The Wizards hard rock bandak, Donostian

Gaur, Donostiako Doka Antzokian, Horisont suediarrek eta The Wizards bilbotarrek joko dute, 20:00etatik aurrera. Hard rock estiloaren zaleentzako hitzordu garrantzitsua da, ezbairik gabe. Emanaldia Donostikluba egitarauaren baitan dago.

Horisont suediarrak 70eko banda klasikoen jarraitzaile sutsuak dira, eta hori nabari da haien jarioan: Deep Purple, Led Zeppelin, Thin Lizzy edo Black Sabbath. 2014ko amaieran, Break the Limit (Rise Above Records) EPa argitaratu zuten, eta grabazio horretako doinuak aurkeztera datoz gurera; aurretik, Donostiako Le Bukowski Klubean izan ziren, iazko otsailean.

Suediarrekin batera, The Wizards banda bilbotar handia izango da. Iaz, Bilbo Hiria Lehiaketa irabazi zuten, Metal atalean, eta oraintsu estreinako lan homonimo eta gartsua argitaratu dute. Diskoa Martin Guevara (Cápsula) eta Mikel Biffs (Safety Pins) musikariek ekoitzi dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button