MUSIKA

Split 77 taldea bueltan da lan berriarekin

Isiltasun luzearen ostean Split 77 talde interesgarriak disko berria argitaratuko du laster batean. Antenna (Gaztelupeko Hotsak, 2002) eta Mentura (Noizpop, 2004) diskoek izan zuten harrera bikainari jarraiki, estudioko hirugarren lana ateratzea erabaki du taldeak. Lan homonimoa izango da, zituzten aurreikuspenak bete dituztela adierazteko. Elektronika eta programazioak izango dira nagusi lan berrian, eta azaroaren 26an Bilboko Kafe Antzokian egingo dute lehen aurkezpena.

Mentura lanean Split 77 taldeak elektronikaren eta esperimentazioaren aldeko apustua egin zuen eta, disko berrirako, 80 ukituak dituen pop rock britainiarrak euren musikan leku nabarmena beteko du oinarri elektronikoekin.

Gogoratu behar dugu, duela urte batzuk, Ingalaterrako Music Week aldizkari famatuan agertu zela taldea; hain zuzen, plazaratu zuten Malkoa abestia azaltzen zen garai hartan osatu zen CDan. Hamabi abestiz osaturiko bilduman The Radiotones, The Delgados, Berkeley edota Odeon Beat Club moduko taldeak zeuden, beste batzuen artean. Albiste pozgarria izan zen, berez Ingalaterrako puntako musika aldizkari batean azaltzen zen lehen euskal taldea izan baitzen -eta gainera euskaraz abestuz- beste hainbat talderen inguruan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button