MUSIKA

"Lovin' Gaztea" maitasun kantuen bilduma aurkeztu dute

Aurkezpenean Anjel Valdés (Elkar diskoetxea) eta Jon Lamarka (Gaztea irratiko zuzendaria) izan dira. We Are Standard taldeak, gainera, diskorako propio egin duen Hertzainaken Aitormena kantuaren bertsioa jo du zuzenean.

"Munduko errepertorio guztietan maitasun kantu ederrak topatzen dira. Gure historia garaikidean ere, hainbat baditugu, bihotz gazteak liluraz eta gogoz betetzen dituzten abesti zoragarriak. Horixe da Lovin' Gaztea bilduma honen mamia".

Kantuetatik lau berri grabatua dira: We Are Standard-ek Hertzainak taldearen Aitormena egin du propio; El Mentón de Fogarty-k Itoiz-en Hegal egiten; Barricada talde ezagunak bere bigarren diskoan (Barrio conflictivo, 1985) aurkeztu zuen Mañana será igual kantuaren euskarazko bertsioa aurkeztu du (Bihar berdin izanen da); eta, DJ-Makala-k, azkenik, Esne Beltza taldearen kantu baten remix-a bildu du. Beste hamasei doinuak azken 20 urteetan grabaturiko taldeen kantuak dira, tartean, Goseren Lokartu arte, Berri Txarraken Bueltatzen edo Kerobiaren Maite zaitut, Tina.

Elkar-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button