LITERATURA

“Sortaldekoak” errezitala, Bilboko Arriaga Antzokian

Hedoi Etxartek poesia, musika eta oroitzapenak uztartzen ditu Sortaldekoak errezitalean. Gaur, hilak 7, Arriaga Antzokiko Literatura eta Musika Euskaraz zikloan parte hartuko du, 19:30ean hasita. Berarekin Broken Brass Band eta Xabier Erkizia izango dira.

Sortaldekoak izenburuak Etxarteren hirugarren poema liburuari egiten dio erreferentzia. Liburua 2021ean argitaratu zen, eta hainbat gai jorratzen dituzten 64 poemaz osatuta dago: memoria pertsonala, eguneroko bizitza, iragan intimoa edo bere familiaren genealogia, besteak beste.

Garai hartan, aipatutako poema liburua osatzen ari zela, Etxartek testuak abesti bihurtzeko aukera izan zuen, Broken Brothers Brass Band taldeko musikariekin eta Xabier Erkizia musikari eta produktorearekin batera. Horrek beste dimentsio bat ematen die olerkiei, errezitatzen direnean. Aldi berean, Etxartek ikus-entzunezko piezak egin zituen Ion Celestino, Xabier Erkizia, Moisés Berdonces, Amaia Espinosa, Broken Brothers Brass Band, Xabier Apestegui eta Arrigurirekin.

Gaurko saioan Hedoi Etxartek, Broken Brass Bandek eta Xabier Erkiziak musika, poesia, soinuak, lekuak eta oroitzapenak uztartuko ditu Antonio Tabucchiren izpirituarekin: liburu baten baitan ez dagoelako soilik irakurleek bilatutakoa.
“Liburu bat zabaltzeko modu bakarra liburutik alde egitea delako, bizitza batek ez du soilik egiten duguna; are gehiago, egin ezin duguna ere hantxe dago, egitea amesten duguna”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button