BESTELAKOAK

Sormen guztia Ondarroako Marabilli festibalean

Kontzertuak, filmak, literatura, hitzaldiak, zine zuzendariak eta zinema, kale antzerkiak eta bestelako ekimenek eta sormenek beteko dute aurtengo Marabilli festibala. Urriaren 10, 11, 12 eta 13an ospatuko da Ondarroan Aitzol Aramaioren omenez.

Denetarik egongo da egun hauetan Ondarroan, batzuk oso gauza berriak. Hala, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valderde eta Kirmen Uriberen Jainko txiki eta jostalari hura ikuskizunaren aurreestrenaldia egongo da.
Beste aldetik, zinea izango da ardatza. Mireia Gabilondo zuzendaria, Loli Astoreka aktoresa eta Karmele Jaio idazlea bilduko dira Amaren eskuak filma aurkeztuko dute; Iñaki Otxoa de Olza mendigoizaleari buruzko Pura vida dokumentala pantailaratuko da, eta Nestor Basterretxearen Amalur izenekoa ere bai.

Aurtengo ekimenean protagonista asko egongo dira: Fernando León de Aranoa eta Asier Altuna zine zuzendariak, Kiko Veneno, Bide Ertzean eta Muchachito musikariak, edota Ramón Chao idazle kazetari galiziarra.

Non, noiz eta zer begiratzeko, egitarau osoa eskura dago jaialdiaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button