BESTELAKOAK

Airakurri proiektua abiatzear

Euskal Editoreen Elkarteak antolaturiko Airakurri proiektua abiatzear da. Atzo irakurzaletasuna sustatzen lagundu nahi duen kanpaina aurkeztu zen Donostian. Airakurriren helburu nagusia irakurzaletasuna sustatzea da, eta horretarako tresna izan nahi du.

Bertako Lehendakaria den Jexuxmari Mujikaren hitzetan, “Euskal Herriko belaunaldi berrietako haur eta nerabeak gure eta beraien hizkuntzaren jabe egin daitezen nahi dugu, jabe hitzak gordetzen duen esangura osoarekin. Euskara eskolako eta ikaslanetako tresna soil baino gehiago izan dadin, euskaraz bizitzeko zoria lor dezaten, euskararekin gozatzen asma dezaten”.

Horregatik, EEEk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, www.airakurri.com ataria jarri du martxan, irakurzaletasuna sustatzeko tresna irakasleen esku jartzeko. Webguneak gaztetxoek irakurri dituzten liburuen informazioa bilduko du, iritziak eta iruzkinak. Gainera horretara motibatzeko, sariak eskainiko zaizkie.
Apirilaren 15era arte dago epea zabalik, eta iruzkin landuen edota saiatuenari eta haren ikastetxeari saria emango zaie. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button