MUSIKA

Primatearen ordua ailegatu da

La hora del primate konplexurik gabeko punk-blues-soul musika taldea da. Bertako kideak ez dira nolanahikoak eta talde mordoetan aritu dira: Paniks, Atom Rhumba, Munsterland, Buma Ye, Cápsula, Elfo Negro, Inserta, eta abar.
Euren koktelera rockeroan Zen Guerrilla, The Stooges, The Dirtbombs, Danko Jones, MC5, Queens of the Stone Age, Nick Cave, Make Up, The Sonics, Gallon Drunk, Jon Spencer Blues Explosion, Lost Sounds, GBH, The Mummies, Damned, Stranglers, Black Sabbath, DEVO, Hawkwind, Suicide, Little Richard… eta beste hainbeste nahasten dituzte.

Orain, taldeak gogor hasi nahi du udazkena eta hainbat tokitan erakutsiko duten zein gaitasuna duten. Dagoeneko lau data konfirmatuta dauzkate udazkenerako. Hala, urriaren 19an Durangoko jaietan Gaitze eta Control de Plagas taldeekin arituko dira.
Azaroaren 16an,  Gasteizeko Ibu Hots aretoan izango dira; 29an Deustuko Gazte Lokalean sartuko dira Viva Bazooka, Postparty destrucción eta beste talderen batekin.
Eta azken hilabetean, abenduak 27, Portugaleteko Botikan izango dira.

Euren lema: “Ondo jotzeak ez dio inporta! Gure alde basatiari aske uzteko unea ailegatu da! Primatearen ordua ailegatu da!”

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button