BESTELAKOAK

“Sormen Beka Da” egitasmoak arte eszenikoen pieza labur bat sarituko du

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri dute Sormen Beka Da. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

Ekimenaren bosgarren edizioan arte eszenikoen pieza labur bat sarituko da. Horretarako edozein hizkuntza eszeniko erabil daiteke: antzerkia, dantza, zirkua, performace-a,… Hitzak barne dituen sormen lana bada, euskaraz izan behar da.

Bekaren zenbatekoa 15.000€ izango da, eta sorkuntza sortzeko eta plazaratzeko laguntza gisa erabiliko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Lan guztiak modu honetan baloratuko dira: proiektuaren kalitatea, gaitasun berritzailea eta originaltasuna, proiektuaren hedatze ahalmena, eta aurrez aurreko proiektuaren defentsa.

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik, eta behin aurkezturiko pieza guztiak aztertuta, Durangoko Azokaren aurtengo edizioan ezagutzera emango dute irabazlearen izena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button