ARTEA

Arte ekoizpen feministen inguruko jardunaldiak

Gaur hasi, uztailak 22, eta hilaren 24ra bitarte luzatuko dira Donostiako Arteleku zentroan Arte ekoizpen feministak: ezagutza prozesuak eta belaunaldien arteko harremanak izeneko jardunaldiak.

“Jardunaldi hauen beste helburu nagusia belaunaldi ezberdinen arteko zein belaunaldi bereko artisten arteko erlazioak arte ekoizpen feministaren bitartez aztertzean datza”.

Egitarauari dagokionez, gaur, hilak 22, 16:30ean jardunaldiak aurkeztuko dituzte, eta gero Xabier Arakistainek eta Maria Ptqk-k hitzaldiak emango dituzte, Montehermoso 2008-2011, artearen alorrerako eredu feminista bat eta Berriketa edo katedra. Ezaguera-praktika feministak, hurrenez hurren.

Bihar, uztailak 23, egun osoko jardunaldia izango da, eta aditu hauek parte hartuko dute: Azucena Vieites, Naia del Castillo, Rosa Parma, Sahatsa Jauregi, Ana Laura Aláez eta Jeleton. Berbaldiez gain, bi mahai-inguru ere izango dira.

Uztailaren 24ko azken jardunaldia ere egun osokoa izango da, eta ondokoek izango dute hitza: Itziar Okariz, Zuhar Iruretagoiena, Lorea Alfaro, eta Maria José Belbel. Egun horretan ere mahai-inguruak izango dira.

Egitaraurekin lotutako xehetasun gehiago: arteleku.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button