ARTEA

Sormen artistikoko proiektuak sustatzeko deialdia, Iruñean

Iruñeko Udalak Sormen artistikoko proiektuak sustatzeko IV. Lehiaketa abiatu du. 3.000 euroko hamar sari banatuko dira sormenaren aldeko apustua egiten duten proiektuen artean. Irailaren 28ra arte zabalik izango da aurkezteko epea.

Aurkeztu beharreko proiektuak sei modalitatetan banatzen dira: aste eszeniko eta performatiboak, arte plastikoak, musika-arteak, literatur arteak, ikus-entzunezko arteak eta kulturaren bestelako adierazpen artistikoak.

Epaimahaiak, batetik, aurkeztutako proposamenaren balio estetikoa baloratuko du, bai eta bere koherentzia eta argitasuna ere. Era berean kontuan hartuko dira proiektuaren originaltasuna eta izaera berritzailea, hizkuntza artistikoen eta horiek hedatzeko moduen garapenari eta berrikuntzari dagokienez. Proiektuak lurraldean duen inpaktua, eta Iruñean duen eragina ere baloratuko dira. Horretaz gain, epaimahaiak sexu-arrazoiak direla medio diskriminatzaileak ez diren proiektuak edo jarduerak baloratuko ditu.

Deialdiaren betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button