BESTELAKOAK

Poliglota Jaia datorren asteko larunbatean Bilboko Kukutza Gaztetxean

Dirurik Gabe-Sin Dinero elkartekoek hurrengo otsailaren 27an Poliglota Jaia gertakarian parte hartzeko gonbitea luzatu dute.
Otsailaren 27an, Bilboko Kukutza Gaztetxean, Errekalde auzoan, hizkuntza eta kultura aberastasuna aldarrikatuko dute.

Poliglota Jaia-ren bidez lagun berriak egin, Ikuspegi eta Amarauna-Unesco Etxeak egindako Hizkuntzak eta inmigrazioa txostenari buruzko hitzaldia entzun, herri desberdinetako janaria dastatu eta musikarekin dantzatu ahal izango duzue.

Elkarrekin hizkuntza desberdinak hitz egiteko, ondo dakizkizunak zein ikasten dituzunak praktikatzeko eguna izango da. Animatu!

Dirurik Gabe-Sin Dinero Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button