BESTELAKOAK

“Harrapazank” programaren finala

Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak jakinarazi digunez, Harrapazank programaren finala eta sari banaketa izango da asteburu honetan. Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta kultur eskaintza berritzeko jarri da abian Harrapazank!

12-18 urteko neska-mutilei zuzendutako jarduera berrien, erakargarrien eta gustagarrien bidez euskara Bilboko gazteen eguneroko hizkuntza, ohikoa eta irakaskuntzatik kanpokoa bihurtu nahi da.

Horretarako, hainbat ekitaldi izan dira otsailean eta martxoan zehar, guztietan partaidetza handiarekin. Hala, moda desfilerako urtarrilaren 30etik otsailaren 13ra zabaldu zen epea. Harrapazank Eszenatokia izenekoan urtarrilaren 30etik otsailaren 13ra, eta azkenik, argazki lehiaketan parte hartzeko epea nahi beste argazkirekin, otsailaren 6tik martxoaren 26ra izan da.




Orain dela gutxi, martxoak 25, moda desfilea izan zen Bilborock-en eta  Ukabila taldearen kontzertua ere bai.
Datorren ekimena, eta azkena, martxoaren 31n izango da, bertan Harrapazank Eszenatokia lehiaketako finala eta Argazki lehiaketako sari banaketa izango baita.

Programaren nondik norakoak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button