ESZENA

Lautan Hiru jaialdiaren laguntzak badu irabazlea

Iruñeko La Piel konpainiak jasoko du 2024ko Lautan Hiru laguntza, Beren Izenez lanagatik. Konpainiak 2.000 euro eskuratuko ditu eta bere proposamen eszenikoa 2024ko otsailean egingo den VI. Lautan3 jaialdian estreinatuko da.

Laguntza hori Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari horren helburu nagusia “euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.”
Bertan honako hauek eskatzen dira: antzezlanek gehienez ere 30 minutu eta gutxienez 15 minutuko iraupena izango dute. Testuek euskaraz idatzita egon behar dute. Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira; hau da, ez da beste hizkuntza baten itzulpenik edo antzezlan luzeago baten moldaketarik onartuko. Era berean, ez dira onartuko antzerako beste laguntzaren bat jaso duten piezak. Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak; pertsonal eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak.

Aurten aurkeztu direnen artean 2024ko Lautan Hiru laguntza Iruñeko La Piel konpainiak irabazi du, Beren izenez lan laburrari esker. Epaimahaiko kideen arabera (Cafe Bar Bilbao, BIRA Kultura eta Euskaltzaindia), “gidoi landua du antzezlanak, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button