Nontzeberri

Bilboko Udalak “Betiko Musika” ekimena abiatuko du asteburu honetan

Musika estilo desberdinetako Betiko Musika programa Bilboko Otxarkoaga auzoko Udaltegian egingo dira, urtarrilaren 25etik apirilaren 5era arte, larunbatero,19:00etatik aurrera.

Ekimenaren lehen saioan InBiGu Gipsy Jazz taldearen emanaldia antolatu da. Eta apirilaren 5ean, Juanjo Navas kantari bilbotarrak eskainiko duen Txaleo ikuskizunarekin amaituko da programa.

InBiGu Gipsy Jazz 2019an sortutako taldea da eta jazz kantu klasikoak eta rock eta euskal kantak nahasten dituen errepertorioa eskaintzen du. Beren kantuetan swinga eta hot jazza ijitoen sustraietan oinarritutako oinarri musikalarekin uztartzen dituzte.

Otsaileko saioetan, Earth Song Project  eta Travesia taldeak arituko dira. Martxoko saioetan, Folk Rippers eta Jazz Ta Bien (Jtb) taldeen kontzertuak programatu dira, eta azkenik, apirilean, esan bezala, Juanjo Navas kantari bilbotarrak Txaleo ikuskizuna egingo du. Flamenkoaren hainbat diziplina sartzen dira bertan, hala nola, kantua, gitarra, perkusioa eta dantza. Horrez gain, euskal kantak ere biltzen dira, Blas de Otero poeta bilbotarraren omenez.

Zehaztasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version