BESTELAKOAK

Donibane Lohizunen, Ken 7 eta EOS

Abenduaren 13an, Ken 7 taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu berezi bat eskainiko dute Donibane Lohizuneko Jai Alaian, eta elkarrekin atera duten diskoa aurkeztuko dute zuzenean.

Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Donostiako Kursaal aretoan izan dira abenduaren 3an, Iruñeako Baluarten 4an, Bilboko Euskalduna Jauregian 5ean eta Gasteizko Principal antzokian abenduaren 12an izango dira KlasikAT zikloaren barruan.

Kontzertu horretan, Fernando Velazquez musikari eta zuzendariak (hainbat filmetako soinu banden egilea da) moldatu eta zuzendu du bion arteko sinergia eta indarra. Gernikako taldearen kantutegirik esanguratsuenaren bilduma jasotzeaz gain, kantu berri zenbait ere agertzen dira, sinfonia eraginkorra osatuz. Sinfonia liluragarri bat mundu berri batentzat. Izan ere, Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan garatutako egitasmo hau Ken Zazpiren lehenbiziko lan sinfonikoa izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button