MUSIKA

Larunbatean jazzaren itsasontzia porturatuko da Bermeon

Ekainaren 30etik uztailaren 6ra bitartean, Bermeon jazzaren itsasontzia porturatuko da. Aurten 21. edizioa programatu da Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra (EIJO), Trizak, Pepe Zaragoza Quintet eta DND Swing Band taldeekin.

Bermeoko Jazzber XXI. Jazzaldiaren protagonista nagusiak  euskal jazz bandak izango dira. Ekainaren 30ean, zapatuan, hasiko da jaialdia Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrarekin. “Euskadiko musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleek osatutako EIJOk jazz musikarekin gozatzeko aukera eskainiko du big band formatuan. Orkestra hori hogei musikari gazteek osatzen dute”.

Uztailaren 4an, Jon Piris, Julen Izarra eta Hasier Oleaga musikariek osaturiko Trizak bandaren txanda izango da; Kafe Antzokian izango dira, 20:30ean.
Beste aldetik, Pepe Zaragoza Quintet Valentzian sortutako boskotea  da. Getxoko Jazz jaialdian parte hartu ondoren, Bermeoko Jazzaldian egongo da boskote hau.
Azkenik, DND Swing Band-ek eskainiko du jazzaldiaren azken kontzertua uztailaren 6an, ostiralean, Kafe Antzokian 20:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button