MUSIKA

Skakeitan taldeak “Galera Summer Tour 2018” hasiko du

Skakeitan talde donostiarrak udako bira luzea hasiko du hil honetan, Galera Summer Tour 2018 lelopean. Hala, taldea askotariko erritmo dantzagarriak zabaltzeko prest da eguzkipean: reggae, ska, dancehall, elektronika, eta abar.

Zortzikote gipuzkoarrak Galera izeneko lana plazaratu zuen 2016 urtearen amaieran, zeinak sekulako jauzia ekarri zion taldeari, haren ohiko ska-reggae sustraia bestelako geruza garaikide eta elektronikoekin jantzi baitzuen. Diskoa Haritz Harreguy teknikariarekin grabatu zuten Higain estudioetan.

Hala, 2017an hainbat kontzertu egin dituzte, bai eta aurten ere. Oraintsu, Viña Rock jaialdian izan dira eta sekulako arrakasta lortu du taldeak.

Hala, ekainean sei kontzertu egingo dituzte: 9an, Kataluniako Kalikenyo Rock jaialdian izango dira; 16an, Aretxabaletan; 22an, Andoainen; 23an, Sondikan; 29an, Muskizen eta 30ean, Hiriburun.

Uztailaren 5ean, Festival Alterna jaialdian izango dira; 7an, Kataluniako Vic udalerrian; eta 9an, Iruñean.

Abuzturen 4an, Garruzen izango dira; 7an, Getarian; 10ean, Sodupen; 18an, Deban eta 25ean, Kataluniako Bioritme-n.

Azkenik, irailaren 1ean, Orozkon joko dute; 7an, Lekeition; 15ean, Vigo hiriko Freixo Rock jaialdian eta 21ean, Bidarten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button