BESTELAKOAK

Ideia originalak eta berritzaileak

Zuen ikus entzunezko ideia, errealitate bihurtu nahi baduzue, hemen duzue aukera. Urtarrilaren 30ra arte, Next Station deialdira zure ideia igorri. Laborategi honen funtzioa sortzaileei laguntzea da, batez ere, prototipoak eta ikus-entzunezko formatuak garatuz.

Edozeinek parte hartzeko aukera izango du ideia originalak eta berritzaileak bidalita, profesionala izan edo ez.  Horretarako, ideia deskribatu beharko da minutu bat gehiengoko bideo batean, selfie formatuan, Next Stationen sare sozialen bitartez.

Guztietatik 20 proiektu aukeratuko dira, eta horietarik beste 5 egile aukeratuak izango dira Bilbon kokatzen den Mondragon Unibertsitatearen erresidentzian, Bilboko BBF eraikinean, formatuak garatu ahal izateko. Adituen laguntzaz, edukiak prototipatzen hasiko dira eta ondoren, aukeratuek nazioarteko merkatuetara joateko aukera izango dute Next Station babesarekin.

Laborategi hau posible izateko Diego Urruchi , Media Attack transmedia ekoiztetxe agentziaren sortzailea; Elbio A. Nielsen Develop HUB-en sortzailea; eta Jokin Etcheverria, J.O.K films-en sortzailea elkartu dira.

Informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button