ESZENA

Sindrome de Estocolmo antzezlana, Kultur Leioan

Gaur, urtarrilak 22, eta Leioako Auditoriumean, Bufalo Produkzioak konpainiak Unai Garatek zuzenduriko Sindrome de Estocolmo antzezlana eskainiko du, 20:30ean.

Ana Arias (“Cuéntame“ telesaileko aktoresa), Arrate Etxebarria (antzezle eta dantzaria), Ivan Ferreiro (Los Piratas taldeko kide ohia), Maria Zahara (kantautorea), Jon Maia (idazle eta bertsolaria) eta Valérie Tassok (frantsez sexologa eta idazlea) osatuko dute koadrila berezia ohiko antzerkia ez den ikuskizun horretan jarduteko.

Kultur Leioako programatzaileen arabera: “Inprobisazioan dauka oinarria, eta horretarako kultur arloko 6 pertsonalitate desberdin bilduko dira mahai baten inguruan gai desberdinak jorratzeko eta publikoaren parte-hartzea bultzatzeko. Adostasun eta desadostasunean murgilduko dira, ustekabez jositako zuzeneko musika izango duen talk show paregabe honetan.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button