ESZENA

Show Gelan, soinu espazioak jorratuko dituzte

Bilbo Eszenan egiten da hileroko ostegunetan Show Gela sormen-trukaketarako gau-ekitaldia da. Bere xedea honako hau da: jakin-mina daukaten eta erakarrita sentitzen diren lagunak, modu ludikoan, sail artistiko ezberdinen sortze-prozesura hurbiltzea.

Gau horietan hiru artista gonbidatzen dituzte. Hala, datorren asteko saioan, hilak 18, soinu espazioak landuko dituzte eta horretan honako hauek izango dira: Txema Agiriano, Itziar Madariaga eta Rafa Aceves.

Agiriano MEM Arte Esperimentalen Jaialdiko zuzendari artistikoa da; Itziar Madariaga, berriz, musikaria, sortzailea eta perfomer-a da; azkenik, Rafa Aceves musikaria da.

Hiru horien saioa 20:00etan hasiko da eta 23:00etan amaitu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu