IKUS-ENTZUN

Shortzinema ekimenaren katalogoan sartu diren filmak

Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak Shortzinema 2025eko katalogoa osatuko duten film laburrak hautatu ditu, guztira sei, fikziozko, dokumental, esperimental edo animaziozkoak direnak. Lan horiek sektoreko merkatu, jaialdi eta ekitaldietan aurkeztuko dira, eta gainera, Nafarroako Filmotekan proiektatuko dira.

Shortzinemaren 4. edizioan 22 proposamen aurkeztu dira eta batzorde batek (Anna Petrus zinemagile eta irakaslea, Cristian Ruiz kultur kudeatzaile eta ikus-entzunezko profesionala eta Iñaki Alforja zinemagile eta Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea) horietako sei aukeratu ditu katalogoa osatzeko.

Film laburrak honako hauek dira: Your own boss, Claroscuro Filmsena, Alvaro Guzmán Bastidak zuzendua; Donde estás? María Moreno Novoak zuzendua; Ziarraize, Hiruki Filmak, Aurizberri-Espinaleko biztanleek zuzendua;  La casa de Ana, Iker Oiz Elgorriagak ekoitzi eta zuzendua; La raíz, Isabel Sáez Pérezek zuzendua; eta El niño de orejas rojas, María Lucía Súarez Barberyk zuzendua.

Orain, Navarra Shortzinemak film laburrak jaialdi, azoka eta erreferentziazko merkatuetan banatuko ditu. Corten programan izango dira maiatzaren 16an eta 17an, non Asturias, Kantabria eta Valentziako errealizadoreak eta Nafarroakoak harremanetan jartzen diren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button