ESZENA

22 lan izango dira Eibarko Antzerki Jardunaldietan

Martxoaren 8tik apirilaren 13ra bitarte, Eibarko Antzerki Jardunaldien XXVII. edizioa egingo da; askotariko 22 obrarekin ondu dute antolatzaileek egitaraua.

“Helduendako antzezlanak, umeendako eta familia-giroko ekoizpenak, klasikoen lanak, estatua bizidunen erakustaldia, Asier Errasti film laburrak, musika…”.

Hala, martxoaren 8an, Markeliñek Kapsulak izenburuko lana aurkeztuko du; martxoaren 16an, Karrika Antzerki Taldeak Inungane, sustraiak airean lana taularatuko du; eta Tanttakak, halaber, Mikel Laboaren inguruko Zazpi aldiz elur ikuskizuna eskainiko du, martxoaren 24an. Horrekin batera, Artedramak Hamlet antzeztuko du, apirilaren 10ean.

Horiez gain, bestelako emanaldiak ere izango dira; hala nola, magia-saioak, Magia Potagia (Juan Tamariz); umorezkoak, Que me aspen (Joaquín Reyes); edo zine–emanaldiak (Coriolanus).

Informazio gehiago: egoibarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button