MUSIKA

Australiako New Christs taldeak joko du Andoainen

Bihar, ekainak 18, Andoaingo Nafarroa plazan, 18:00etatik aurrera, IV. Rock Jaialdiaz gozatzeko aukera paregabea izango da. New Christs taldea hurbilduko da herrira. Talde hori Radio Bridman talde ezagunaren abeslariak izandako Rob Younger australiarrak zuzentzen du. Antipodetako energia handiko rock’n’rollaren ordezkari nagusienetakoa da New Christs.

Chris Casello Trio ere izango da kontzertuan. Dotorea bezain ezezaguna den gitarra-jotzaile baten maisutasuna eta beteranotasuna egongo da Andoainen. Blues, jazz, swing, country eta, nola ez, rock and rolla jotzen ederki moldatzen den gizon aldakorra. Berriro ere bere betiko hirukotearekin dator, eta guztiek batera, urteetan zehar bere bihotzaren jabe egin diren eragin horiez eta bere hatzek interpretatzen dituzten musikez gozatuko du entzuleak. Chris Casello hirukotea Johnny Powers beteranoarekin arituko da.

Sue Morenok Hollywoodeko urrezko garaietatik ateratako emakumea dirudi, zine izarrek aho zabalik uzten gintuzten garai hartakoa. Ile belzdun holandarra rock and roll iradokitzaile baten erritmoan mugituko da.

Davila 666 Puerto Ricoko banda desberdinek sortutako banda mutantea da. 2005eko udan sortu zen Sir Charles abeslaria guztiarekin nazkatua zegoelako, eta zerbait sinple eta gordina jo nahi zuen. Musikaren eta aberrazioaren birtuoso batzuekin elkartu ondoren, bakoitzak dituen idoloetatik pixka bat hartu (Iggy, Otis, Dolls, Spector, Dead Boys) eta inguratzen dituzten gauzez idaztea erabakitzen dute, esaterako, ghettoak, maitasuna, sexua, drogak, putoak,…

Amaitzeko Xabi & Petti bikotearen kontzertua erei zango da entzungai. Batetik, Berakoak folk eta blusari buruz duen estiloa eta , bestetik eszenatokietako animalia den Xabi, urte askotan Señor No donostiarren buru izan dena. Repertorio honek, akustikoa izan arren, elektrizitatea nota bakoitzean deskargatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button