MUSIKA

SextySexers taldearen erreaktibazioa

Lorerik ez urkamendian tour 2013 izeneko birari ekingo diote SextySexers taldeak. Azaroan Bartzelona, Gasteiz, Bilbo, Ondarroa eta Hondarribia hiriak bisitatuko ditu talde potenteak.

Hondarribiako Psilocybenea aretoan Hero Mantra birari amaiera eman zion azken kontzertu katartiko haren ondoren, talde nafarra musika panoramaren lehen filatik apartatu zen. Erabaki honi zazpi urteko lan atseden-gabeak bide eman zion, lau disko eta 200 kontzertutik gora atzean utziz.

Baina SextySexers ez da sekula joan, lotan izan da eta piztia lozorrotik esnatzeko garaia iritsia da. Etapa berri honetan Inaxio Agara bateria jole aparta eta bandaren sortze-partaidea batu da berriz, eta hala SextySexers bere formazio eta esentzia orijinalera itzuli da.

Taldea kanta berriak lantzen ari da, eta kontzertuak eman beharrak eta bizirik sentitzeko zirrarak aztoratuta, bost fetxako bira burutuko du azaro honetan: azaroaren 1ean, Bartzelonako  EH Sonan; azaroaren 2an, Gasteizeko Gaztetxean, HalaBedi 30 urtez jaian; 13an, Bilboko Kafe Antzokian; 23an, Ondarroako Portuko Ranpin, RadixuIrratia Festan; eta azkenik, 30ean, Hondarribiako Psilocybenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button