MUSIKA

Frenetik taldeak “Boomerang” lana plazaratu du

Kaotiko, Hesian edo No-relax taldeetan aritutako musikarien egitasmoa da Frenetik. Bada, Agurainen finkatutako taldeak Boomerang izenburuko lana argitaratu du.

Diskoak gaztelaniaz, nagusiki, eta euskaraz abestutako hamar doinu biltzen ditu, hardcore melodikoan bustitakoak. Taldearen arabera, “melodia bakoitzak eremu desberdin batera eramango zaitu eta konturatzerako, zure egingo duzu abestia”.

Diskoa Altsasuko Itxura estudioan grabatu da, Fonta eta Fran Perezen zuzendaritzapean. Masterizazioa, berriz, Jonan Ordorikak egin du Mamia estudioan. Diskoaren diseinuaz, azkenik, Iker Baxerri arduratu da.

Kolaborazioak ere izan dituzte estudioan: Pello Reparaz (Vendetta), Olatz Salvador (Skakeitan) eta Pablo Martinez (Desakato), besteak beste.

Informazio gehiago: frenetikrock.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button