ESZENA

“Sergei” instalazio koreografikoa Artium-en

Colectivo Ruemaniak taldeak Sergei izeneko instalazio koreografikoa aurkeztuko du martxoaren 1ean, 19:30ean, Artium zentro eta museoan, ikusleari eszenaren esparrua ezagutzeko aukera emanez. 

Euskal sortzaile talde honek, Jorge Lastrak, Izaskun Santamariak, Maria Ibarretxek eta Alaitza Arenzanak osatua, hamar urte baino gehiago daramatza eszenaren eta ikus-entzunezkoen esparruan ikertzen.

Ruemania dantzaren, performancearen, zinema esperimentalaren eta bideo-sorkuntzaren arloetan lan egiten duen kolektiboa da. Eztabaida prozesu ireki baten bidez sortzen dituzte beren lanak, etengabeko bilakaeran eta eraldaketan. Kide guztiek askatasun osoa dute proposatzeko eta erabakitzeko, eta guztien iritziak entzuten eta saiatzen dira, prozesu horizontalean. Eszenaren gainean, Ruemaniak ikusleen aurrean adierazten dute zer dagoen aurrez aurreko eszena batean, pelikula batean edota bideo batean ikusi ezin dena.

Sergei lau kanpadenda dauden espazio neutro batean garatzen da. Ikusleak behatzaile huts izatetik esploratzaile izatera igarotzen dira. Kanpadendetan sartzera gonbidatuko dituzte eta Sergei uharteko biztanleen bizitza zatiak ezagutuko dituzte.

2000. urtearen hasieratik aritu dira elkarrekin lanean, baina 2008an talde gisa antolatzea erabaki zuten Apuntes sobre animales, encuentros y autopistas lana elkarrekin sortzeko, Eusko Jaurlaritzaren eta BilbaoArte Fundazioaren laguntzaz. Horren ondoren, Sergei eta Northstar Canadá 240 egin dituzte, eta azkenekoak Madrilgo 26. Koreografia Lehiaketan lehen saria jaso du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button