ESZENA

34. Gazteen Antzerki Topaketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago

Donostia Gazteriak (Donostia Kultura eta Kutxa Kulturren laguntzarekin) Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du, eta parte hartzeko izen ematea zabalik izango da martxoaren 10era arte. Ekimen hau aspaldian jarri zen abian gazteak antzerkira hurbiltzera animatzeko, eta talde amateurrak eta profesional ez direnak bultzatzeko. Gaur egun, bi kategoria daude lehiaketan: 14tik 18 urtera bitarteko Junior kategoria, eta 18 eta 30 urte bitarteko Senior kategoria.

Antzerki erakustaldi hau urtero egiten da maiatzean eta ekainean bitartean. Egitasmo horri esker, profesionalak ez diren antzerki taldeek Donostiako agertoki nagusietan antzeztu dezakete: Kutxa Kultur kluban, Antzoki Zaharrean, Lugaritz Kultur Etxean, Gazteszenan, Victoria Eugenia club aretoan eta Kontadores Gazte Zentroan. Gainera, Kontadores taldeen eskura jartzen da, batez ere, entseguak egiteko lokalik ez dutenentzat eta Topaketatik kanpo haien antzezlanak aurkeztu nahi dutenentzat.

Hortaz, “talde bateko kide bazara, 14 eta 30 urte bitarte baduzu, eta parte hartzeko gogoz bazaude, egon adi. Martxoaren 10a arte deialdia irekita egongo da”.

Betebeharreko guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button