BERTSOTAN

“Señora Sariketa” larunbat honetan, Aramaion

Larunbat honetan, apirilaren 17an, Aramaioko kultur etxean, I. Señora Sariketa egingo da, 17:00etan hasita. Ekimenak hainbat emakume bertsolari bilduko ditu programatutako bertso saioetan, guztira hamalau. Sariketaren helburua emakume bertsolarien ahotsa indartzea eta era berean beraien ahalduntzea da.

Aramaioko lehen saio horretan, Haizea Arana, Oihane Perea, Itxaso Piquer, Maddi Aiestaran, Miren Artetxe eta Alazne Untxalo arituko dira. Bigarren kanporaketa apirilaren 24an izango da Mutrikuko Kalbarioko ermitan, eta han, Oihana Bartra, Saioa Alkaiza, Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Arana, Paula Amilburu eta Aissa Intxausti bilduko dira.

Azkenik, maiatzaren 8an final handia egingo da Lesakako Arrano tabernan. Azken saio horretan Aramaioko eta Mutrikuko saioetatik sailkatuko bina bertsolarik parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button