BERTSOTAN

Seikotea erabakita gelditu da Xilaban

Sustrai Colinak irabazi zuen Larresoroko herriko gelan jokatu zen Xilaba txapelketako azken finalaurrekoan. Haren atzetik sailkatu ziren Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Aitor Servier eta Ramuntxo Christy.

Hortaz, lau finalaurrekoetan izandako puntuak ikusita, erabakita gelditu da zein seikotek kantatuko duen azaroaren 12an Baionako Laugan ospatuko den finalean: Sustrai Colina, Amets Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Xumai Murua.

Beraz hurrengo saiorako zita, finala, azaroaren 12an izango da, Baionako Laugan, arratsaldeko 17:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies