LITERATURA

“Ideia eta balioen bestelako historia laburra”

Gaur, uztailaren 11an, Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoan Juan Inazio Hartsuagaren Ideia eta balioen bestelako historia laburra liburuaren aurkezpena egin dute. Bertan, Juan Inazio Hartsuaga eta Pamielako ordezkaria den Jose Angel Irigaray bildu dira.

Pamiela argitaletxearen arabera “Antropologiak eta Mitologiak, Historia iristen ez den aspaldiko garaiei buruzko argibide interesgarriak gordetzen dituzte beren baitan. Arkeologiak eskaintzen dituen kultura materialaren inguruko datu apalez haratago, posible da iragan urruneko ideologien hainbat datu ezagutzea, harrigarria badirudi ere. Eta are harrigarriagoa oraindik, datu horiek argitasun lagungarria eman diezagukete gure gaurko mundu hau ulertzeko garaian eta bizi dugun krisi egoera honetatik nola atera gaitezkeen gogoeta egiterakoan. Harrigarria bai, baina egia, irakurleak egiaztatu ahal izango duenez”.

Juan Inazio Hartsuaga (Tolosa, 1957) formazioz, Enpresa Zuzendaritza eta Administraritzan lizentziatua eta Antropologian doktorea da. Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu, azpimarragarrienak hauek: Euskal Mitologia Konparatua (Kriseilu, 1987), Jentilen Akabera (Kriseilu, 1987), Gainontzeko kezkak (Hiria 2009), Hitzak fosil (Hiria, 2011), Gure Nortasuna (Hik Hasi, 2016).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button