ESZENA

“Love & Money” antzezlanaren estreinaldia Arriaga Antzokian

Pabellon 6 Antzerki Laborategiaren eskutik, euskara hutsean sortutako lehen ekoizpena estreinatuko da Arriaga Antzokian, gaur asteazkenean, urriaren 26an, 19:30ean.

“Love & Money” antzezlanak Dennis Kellyk idatzitako liburuaren  jatorrizko izenburua ez ezik, bere arima ere mantentzen du. Hala, zorpetutako bikote bat jartzen du ikusleen aurrean, eta haren infernurako jaitsiera erakusten digu, diruarekin obsesionatuta dagoen gizarte batean, maitasun kontuekin zer geratzen den galdetzeko. Alderantziz kontatutako fabula garaikide eta iluna da.

Idoia Barrondo arduratu da  Cécile Marquettek zuzendutako antzezlana  euskarara ekartzeaz eta Kellyk hain berezko duen hizkera gordina, ironiaz betea eta, aldi berean, trufaz betetako obra da emaitza. Obra taularatu eta interpretatuko duten antzezleak, berriz, Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz Garcia Alonso, Miriam K. Martxante eta Aiora Sedano dira.

Cécile Marquette zuzendaria antzerkiaz baliatzen da pertsonen pentsamoldea zabaltzen saiatzeko eta bizi garen munduaren inguruan gogoeta egitera gonbidatzeko. Bere esanetan, jatorrizko obrak gizarte honetako errealitate basatienetako bati buruz hitz egiteko gaitasun paregabea du, “zikoizkerian eta moralismoan erori gabe”. Eszenaratzen diren pertsonaiak, gehitzen du, “ahulak zein moralik gabeak dira, biktimak nahiz martirizatzaileak,eguneroko bizitzako pertsonaiak, beren bulkaden eta gizarte materialista eta indibidualista baten presioen artean harrapatutakoak”.

Gaur estreinaldia Arriaga Antzokian izango bada ere, azaroaren 4tik 17ra bitartean, Pabellon 6 aretoan egongo da ikusgai.

Hementxe duzue informazio eta xehetasun gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button