BERTSOTAN

Sardiniako poesia eta bertsoak uztarturik

Kontakizuna, bertsoak, musika eta irudia uztartzen dituen Improvisa Una Antiga Poesia emanaldia eskainiko da gaur berton, hilak 19, Usurbilen (eta 20an Azpeitian) eta Sardiniako hainbat sortzailek hartuko dute parte hemengo bertsolariekin batera. Tra Parola e Musica – Casa di Suoni e Racconti erakundeak ekoitzita, Italia Txiki elkarteak bideratu eta Bertsozale Elkarteak ondu du ekimena.

“Hitzaren, musikaren eta irudien bidez, Remundu Piras Sardiniako poesia lehiaketetako cantadore handienaren inguruan osatutako eta Paolo Pillonca kazetariak idatzitako omenaldi barregarria aurkeztuko dute. Sardinieraz eta euskaraz, bat-bateko bertsoak, Pirasen eta euskal bertsolarien bertso idatziak, kontakizuna, musika eta irudiak uztartuko dira ordu eta erdiko emanaldian.”

Besteak beste, Dionigi Bitti eta Giuseppe Porcu cantadori sardiniarrek eta Tenore Murales de Orgosolo taldeak eta Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariek hartuko dute parte.

Korsikan, Maltan, Grezian, Suitzan edota Katalunian ere prestatuko dira egokitzapenak, kantu inprobisatuen arteko loturak baliatuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button