MUSIKA

Willis, Akauzazte eta Unicornitbot, Sotoko Hotsak jaialdian

Sinuöse kolektibo elgoibartarrak ekintza eta proposamen desberdinak sortarazten ditu herrian; besteak beste, urtean behin Sotoko Hotsak jaialdia abiatzen du, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan.

Jaialdia hiru egunetan egin ohi da, eta egun bakoitzean talde batek jotzen du. Aurten hauexek izango dira taldeak: Willis Drummond (irailak 25), Akauzazte (irailak 26) eta Unicornibot (irailak27).

Willis Drummond talde aski ezaguna da, egun, Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea gehitu zaio ohiko laukoteari, eta Neil Young & Crazy Horse-n kantuak ere moldatzen ari dira zuzenekoetan.

Azkoitiko Akauzazte taldeaz, berriz, ezer gutxi dakigu, behintzat azken boladan; izan ere, 1992 kaleratu zuen estreinako maketa, Maite Zaitut, eta harrezkeroztik, makina bat disko atera ditu, azkena, 2009. urteko Dan Danok da. Horretaz gainera, Bidehuts plataformak 2010ean argitaratutako Txinaurriak bilduman, Mikel Laboaren Txorik Txori jaso zuen hirukoteak.

Bestalde, Unicornibot galiziarrek Mambotron (2013) euren hirugarren lana aurkeztuko dute. Laukoteak Don Caballero eta antzeko rock matematiko-instrumentala jorratzen duten taldeen parean jar daiteke. Galiziarren webgunean ondoko deskripzioa jasotzen da: “Unicornibot mathrockalipsiaren lau zaldunak dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button