MUSIKA

Elgoibarko “Sotoko Hotsak” programa, aste honetan

Joseba Irazoki eta Lagunak Elgoibarko Sotoko Hotsak programaren barruan joko du bihar, hilak 17; etzi, berriz, hilak, 18, Anarik aurten argitaratutako Zure aurrekari penalak lana aurkeztuko du. Bi emanaldiak Sinuöse kolektiboak ondu ditu.

Joseba Irazoki eta Lagunak (Bidehuts) diskoa iaz argitaratu zuen Berako musikariak. 2009an Moonpalace diskoetxearen laguntzarekin plazaratutako Euria ari du lanaren jarraipena da. Horrela, gizon-orkestra formatuan kaleratutako Oso Banda (Bidehuts, 2012) lanetik aldendu eta talde osoa bat eratu du Irazokik lan hau ontzeko; talde horrekin aritzen da, hain justu, disko hori aurkezten zuzenekoetan: Felix Buff, bateria eta perkusioa; Iban Urizar, tronpeta eta klarinetea; Igor Telletxea, tronboia eta vibraphonoa; Jaime Nieto, baxua; eta, azkenik, Ager Insunza, gitarra eta biolina.

Anarik, bestalde, aurten argitaratu du Zure aurrekari penalak (Bidehuts). Diskoari dagokionez, Anari ohiko taldearekin aritu da grabazioan: Borja iglesias (gitarra), Drake (baxua), Mikel Txopeita (bateria) eta Mariano Hurtado (pianoa eta teklatuak). Horiez gain, Lisaböko Jabi Manterolak eta Karlos Osinagak gitarrak sartu dituzte, Audienceko Ager Ensunzak sokak eta Eneko Modydick-ek ahotsa eta gitarra akustikoa. Arlo teknikoaz Osainaga arduratu da, eta masterizazioaz, berriz, Jonan Ordorika. Edukiaren harira, diskoa jarri eta berehala jabetzen gara Anariren disko baten aurrean gaudela: azkoitiarraren fraseatzeko modua, kantuen tempoa… baina, beste gauza guztien gainetik, teklatu eta pianoen presentzia gailentzen da diskoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button