ESZENA

“Antzerki Arinaren Jardunaldiak”, Bilboko Pabellon 6 aretoan

Gaur berton, martxoak 29 martxan jarriko dira Bilboko Pabellon 6-ko Antzerki Arinaren Zazpigarren Jardunaldiak. Bost asteburutan gauzatuko dira emanaldi guztiak. Edizio honetan, lehiaketan parte hartuko duten 13 lan berri eta gonbidatutako beste lau ikusi ahal izango dira martxoaren apirilaren 28ra arte.

Berrogeita hamar sortzaile, idazle, zuzendari eta antzezle baino gehiago hartuko dute parte jardunaldi hauetan, euren lan laburrak (15 minututakoak) ohikoak ez diren lekuetan eta publiko talde murriztuan aurrean aurkeztuko dituzte. Jardunaldi bakoitzean, publikoak ikusi nahi dituen piezak aukeratu ahalko ditu, baina kontuan izanda ezingo direla lau pieza baino gehiago aukeratu.

Jardunaldietan ikusiko diren sorkuntza lanei sari eta laguntza garrantzitsuak emango zaizkie, tartean, Alex Angulo Saria ikuskizun hoberenari (3.000 €), Kriselu Saria euskaraz egindako ikuskizun hoberenari (3.000 €), Café Bar Bilbao-Tartean Antzerki Arinaren Gidoi Sarien irabazlea izan den lanari laguntza berezia ematen zaio, kasu honetan Piztu gabeko zigarroak lana izan da.  Goikoez gain, bi sari antzezpen onenari (aktoresa eta aktoreari) Pabellón 6-en Antzerki Laborategiaren eskutik. Eta Publikoaren Saria, ikusleek euren botoekin aukeratzen dutena.
Jardunaldiak bukatutakoan, jai-ekitaldia antolatuko da sari banaketarako, maiatzaren 4an.

Talde eta obra guztien gaineko informazioa, Pabellon 6 aretoko webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button