BERTSOTAN

“Gipuzkoa Bertsotan” ekimenaren barruan lehen saioen emaitzak

Gipuzkoa Bertsotan  txapelketarako sailkapen fasearen lehenengo bi saioak Astigarragan jokatu ziren larunbatean eta igandean, Oiartzunen eta Idiazabalen izan zuen segida ekimenak.

Saio horietan, Unai Muñoa eta Xabier Sukia suertatu ziren garaile larunbateko hitzorduan, eta Oihana Iguaran, Mikel Artola, Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu izan ziren irabazleak igandekoan.

Gipuzkoa Bertsotan ekimenak segida izango du asteburu honetan beste zortzi saio berrirekin. Antzuola, Zaldibia, Hernani eta Bergaran bina saio jokatuko dira, goizeko 11:30ean eta arratsaldeko 17:30ean.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faserako lehen itzulia amaituko da asteburuan, eta bigarrena hasiko da, di-da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button