MUSIKA

Blues gaua izango da Zizurkilen

Otsailaren 13an, Zizurkiglo XIV. Blues Gaua egingo da; hiru taldek joko dute herriko hiru tabernetan: Bartzelonako Txus blues & Jose Bluesfingers, Pasus tabernan, 22:30ean; Madril inguruko Julian Maeso Blues Trio, Atxulondo tabernan, 23:45ean; eta, azkenik, Galizako Dixie Town, Egarri tabernan, 1:00etan.

Taldeen harira, Bartzelonako Txus blues & Jose Bluesfingers bandak blues, country eta umorea uztartzen ditu bere ikuskizunean, gitarra, aho-soinua eta ahotsa nahastuz. Blues klasikoa ardatz hartuta,  bi musikariek, tarteka, umore zertzeladak txertatzen dituzte. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen arabera, “bluesetik abiatuta, era guztietako eraginek blaitutako errepertorioa erakusten digute”.

Madrilgo Julian Maeso Blues Triok, berriz, blues eta soul erritmoak batzen ditu, bestelako esitloei bizkarra eman gabe: rock, country, funk eta jazz, besteak beste. Maeso maisua da Hammod organoa jotzen. One Way Ticket To Saturn laneko doinuak aurkeztuko ditu. “Traffic, Leon Rusell, The Faces, Derek & the Dominoes eta Delaney & Bonnie, Humble Pie, Black Crowes edota Tedeschi & Trucks taldeen zaleek ikusi behar duten kontzertua da”.

Amaitzeko, Dixie Town galiziarrek hard-blues psikodelikoa jotzen dute, 70eko hamarkadako taldeen gisara. Kontzertu gordinak egiten dituzte, “lodiak eta hantustetsuak”. Grand Funk Railroad, Blue Cheer, Freddy King, Johnny Winter, Cream edo Rory Gallagher-en jarraitzaile sutsuak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button