ARTEA

San Telmo Museoko aldi baterako erakusketak ikusteko azken egunak

Donostiako San Telmo Museoa erakusketa berriak zabaltzekotan dabil, eta orain jarrita dituenak azken egunetan daude. Indésirables. Bonbardaketatik esparrura. Erbesteratzearen ibilbideak; Women are Beautiful. Garry Winogrand; eta Kimia Kamvariren Alef erakusketak azken asteetan sartu dira.
Lehenengo biak urtarrilaren 29ra bitarte ikusteko aukera dago eta azkena, aldiz, otsailaren 5a arte.

Indésirables-en kasuan, urtarrilaren 28ra arte eskainiko dira programatutako bisitak. Asteartero eta larunbatero erakusketara bisita gidatuetan parte hartzeko aukera dago. Webgunearen bitartez aurretiaz izena eman behar da eta sarreraren prezioaren barne daude bisita hauek. Horretaz gain, erakusketa honekin lotutako jarduera ezberdinak ere burutuko dira museoan urtarrilean zehar, guztiak doako sarrerarekin.

Hilaren 26an, Josu Txuekak Gurs. Askatasuna txarrantxen artean hitzaldia eskainiko du eta erakusketa bisita gidatua egingo du. 19:00etan, Amets Arzallus izango da hitzaldia eskainiko duena ekitaldi aretoan, Miñan, idatzi gabeko gogoetan tituluarekin. Oraingo honetan, Amets Arzallus idazle eta bertsolariak, bere esperientziak abiapuntu hartu eta liburuan ageri ez diren gogoetak partekatuko ditu.

Azkenik, urtarrilaren 28an, museoan ohikoa den argazki-liburuen programazioko saioa erakusketarekin lotuta egongo da, eta Daniel Blaufuks egileak Terezín liburua aurkeztuko du. Ekitaldia 12:00etan hasiko da eta euskarazko eta gaztelaniazko itzulpena izango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.