BERTSOTAN

San Antontxu Bertsopaper Lehiaketa

Mungiako Taket Bertsolari Alkarteak, San Antontxu Bertsopaper Lehiaketa antolatu zuen joan den urtearen amaieran. 15. edizioa asteburu honetan izango du amaiera, sari banketarekin.

Lehiaketak bi kategoria ditu: gazteek (18 urtera artekoek) gutxienez 6 eta gehienez 8 bertsoko sortak bidali dituzte. Kategoria honetako irabazleak 150 euro eta taketa jasoko ditu. Helduen kategoriako parte-hartzaileek, berriz, gutxienez 8 eta gehienez 12 bertsoz osatutako lanekin hartu dute parte. 300 euro irabazlearentzat. Mungiako bertso-sortarik onenak ere saria jasoko du.

Lanak bidaltzeko epea abenduaren 31n itxi zen.

Orain sariak entregatzeko ordua heldu da. Hortaz, sariak,  urtarrilaren 25ean, eguerdiko 13:00etan, Mungiako Andra Mari Karpan egingo den bertso saioan banatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button