ARTEA

Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinu lehiaketako irabazlea

San Telmo Museoan HAU Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinu lehiaketan parte hartu duten 30 lanetako batzuk ikusgai izango dira, tartean, Iciar Sanchez Parraren Kabi irabazlea.

Lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da, eta edizio honetan Sehaska izan da aukeratutako objektu hori. Ekimenak gure tradizioaren inguruko ikerketa sustatzen du, usadioak eta ohiturak ezagutu eta berreskuratzeko, eta bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik.

Deialdi honetan 30 proiektu aurkeztu dira eta Iciar Sanchez Parrak sortutako Kabi proposamena izan da irabazlea (1.000 euro jasoko ditu). Epaimahaiaren balorazioa hauxe izan da: “KABI proiektuak trebetasunez eta sentikortasunez uztartzen ditu objektuaren alderdi funtzionalak eta formalak. Proiektuaren ardatz gisa iraunkortasuna azpimarratzen da, eta objektuarekiko berrikuntza sotila proposatzen badu ere, erabileran nabarmentzen da. Horrek ematen dio egungo gizartearen beharrei egokitzeko ikutu garaikidea”.

Irabazlearekin batera, epaimahaiak nabarmendu duen proiektu finalista: Altzo (Sergio Pena Tirado) eta bi aipamen berezi: Hazienea (Oscar Rubio Sola) eta Igela (Laxmi Nazabal Gaztañaga).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button