BERTSOTAN

Sahararen aldeko bertso-paper lehiaketak badu sorta saritua

Martxoan Arabako Bertsozale Elkarteak, Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin batera, bertso-paper lehiaketa bat jarri zuen martxan.

“Espoliazioaren arazoa gaitzat hartuta bertso paper lehiaketa jarri da martxan nahi duen orok parte har dezan. Honekin batera hiru bertso eskola ireki eta hitzaldi emango dira gaia ezagutzera emateko asmoz”. Lehiaketari dagokionez, bi hilabetez luzatu da bertso sortak jasotzeko epea, eta orain, epaimahaiak lanik onena aukeratu du.
Sorta saritua Saioa Alkaizaren Saharari ixiltasun konplizerik Gabe izan da. Beraz lan horrek eskuratu du Tindufera joateko bidaia eta txapela dotorea. Espoliazio eta gatazkaren ondorio diren errefuxiatu kanpamenduak ezagutuko ditu irabazleak.

Sorta saritua aukeratuta, egitasmoa bertso saio batekin borobilduko da ekainaren 30ean Gasteizen. Margotu den horma-irudiaren inaugurazioa egingo da, sorta saritua entzuteko aukera izango da sortzailearen eskutik eta segidan bapateko bertso saioa ere antolatua dago.
Julio Soto, Paula Amilburu, Miren Artetxe, eta Unai Anda bertsolariek parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button