ESZENA

Bilboko Unibertsitate eta Antzerki eskolen III. Jaialdia

Bilbo inguruko Unibertsitate eta Eskoletako taldeei zabalik dago oraindik, Unibertsitate eta Antzerki eskolen III. Jaialdia. Izena emateko azken eguna maiatzaren 15ean izango da.

Bilbotik gehienez 400 kilometrotara dauden zentro bakoitzeko taldeek hiru lan aurkeztu ahalko dituzte. Lanak euskaraz edota gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira, eta gutxienez, 50 minutuko iraupena izango dute.

Jaialdia ekainaren 30etik uztaileko 6ra bitartean ospatuko da Bilboko Campos Elíseos Antzokian. Bertan, taldeek euren lanak erakutsiko dituzte epaimahai eta publikoaren aurrean.

Maiatzaren 15a baino lehenago jakinaraziko da nortzuk diren talde irabazleak. Hainbat sari emango dira: ikuskizun, egokitzapen eta zuzendaritza onenaren sariak emango dira. Horrez gain, emakumeen interpretazio onenari eta gizonen interpretazio onenari ere emango zaizkie diploma bana, baita ikus-entzuleen saria ere. Ikuskizun Onenaren Sariak bere antzezlanaren grabazio editatua jasoko du, eta hurrengo udazkeneko egitarauan sartuko da.

Informazio guztia Animaeskolaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button